Edukira salto egin Nabigaziora salto egin

It

Azterlan kasuak

Website EITB

Webgunea komunikabide gisa

Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskadiko komunikabide nagusia da eta, ondorioz, EITBk sortzen duen informazio guztia har zezakeen web orria behar zuten, informazioaren hierarkia eta egonkortasuna helaraziko dituen eduki arkitektura solidoarekin eta txukunarekin. EITB taldeak bere webgunea ikus-entzuneko ataria bihurtzea nahi zuen, multimedia-edukiari garrantzi handiagoa emanda.

Informazio gehiago

Website Orbea

Sektoreko erreferentziazko web gunea

Bizikleten sektorean erreferentziazko marka den Orbeak bere web gunea erabiltzaileekin, bezeroekin eta banatzaileekin komunikatzeko bide nagusi bihurtu nahi zuen. Euren produktuen ezaugarri nagusiak kalitatea, berrikuntza eta teknologia dira; ondorioz, merkatuko liderrak dira. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio euskarri ezberdinak produktuaren baloreekin bat etortzea.

Informazio gehiago

Ennera, energy for a new era

Enpresaren eta bere produktuen erakustokia

Ennera CAF enpresaren filiala da. Bere jarduera eguzki energia fotovoltaikoan, minieolikoan eta mugikortasun iraunkorrean oinarritutako energia berriztagarrien irtenbide integralak garatzean datza. Webgunea euren komunikazio euskarri nagusia izatea behar zuten, bertan, zerbitzuak eta produktuak euren nortasun korporatiboa eta sustatzen dituzten baloreak dituen diseinuarekin erakusteko.

Informazio gehiago

IDOKI bere hartan

Produktuen ikus leihoa eta on-line denda

Benetakoak, gardenak, zintzoak, iraunkorrak, teknologikoak... Horrela aurkeztu ziguten Move Branding-eko gure lagunek IDOKI, funtsean zein forman berritzailea den enpresa. Gure erronka? Balio horiek euren web orrian islatzea, konbentzionalismoak eta aurretik ezarritako ideiak alde batera utzita. Oraindik garaiz zabiltzate euren produktuak web orriaren bidez erosteko eta probatzeko.

Informazio gehiago

Movebranding, marken estrategia eta diseinua

Adierazpen pertsonalerako eta profesionalerako bidea

Move enpresako gure lagunek euren bizipenak azaltzeko, proiektuak erakusteko eta, nola ez, branding-ari buruz hitz egiteko web gunea eta bloga behar zituzten.

Informazio gehiago

L'izzura, luxury and elegance for pets

Komunikazio globaleko estrategia

L'izzura maskotentzako moda eta luxu enpresa da. Marka eta euren produktuak sustatzeko eta saltzeko web gunea sortu nahi zuten.

Informazio gehiago

JMA, liderra bere merkatuan

Produktuaren balioa indartu

JMA giltzak, autoen sarrailak eta giltzak bikoizteko makinak sortzen dituen Europako enpresa handienetako bat da. Euren nazioarteratze beharrei erantzungo dien eta bezeroei euren produktu katalogo osoa erakutsiko dien web orria behar zuten.

Informazio gehiago

Goieki, tokiko garapenerako agentzia

Komunikabide nagusia

Negoziorako ideia bat duzu? Garapen iraunkorrarekin kezkatuta? Eskualdeko industrian egiten duzu lan? Gizarte jarduerak interesatzen zaizkizu? Goierriko tokiko garapenerako Goieki agentziak arazo horiekin eta beste askorekin laguntzen die eskualdeko pertsonei. Zerbitzu hobea eskaintzeko, euren web gunea hobetu nahi zuten, eta laguntza eskatu ziguten.

Informazio gehiago

Alki, fabriqué en France

Produktuaren erakargarritasuna web gunearen bidez bultzatu.

ALKI altzariek ez dute ikuskizunik edo amarrurik agintzen. Tokiko ekoizpenaren bidez kalitate handiko eta akabera zainduko benetako piezak sortzen ditu; horiek lineako aurkezpena behar zuten, bezeroenganako komunikabidea zabaltzeko.

Informazio gehiago

Praxis, pertsonen balioa

Bere unibertsoarekin komunikatu gertutasun eta adiskidetasunarekin.

Praxis LG Consultores euren pertsonen balioa sustatzen laguntzen die erakundeei. Hasieran, web gunea berriz diseinatu nahi zuten soilik, baina aurretik euren irudi globala berritzea beharrezkoa zela ulertu zuten.

Informazio gehiago