We
- Lagundu al zaitzakegu?
2004. urtetik, wegetit-en, era ezberdinean egiten ditugu web guneak. Online guneak sortzen ditugu ukitu bereziarekin eta, batez ere, maitasun handiarekin. Pertsonekin eta pertsonentzat egiten dugu lan, eta egunero ikasten dugu berria zaigun zerbait. Oso gustoko dugu gure lana, eta emaitzetan ikusten da hori. Beraz, irudiak mila hitzek baino gehiago balio duenez, gutaz hitz egiteko eskatu diegu gure bezeroei eta kideei.
- Gu gara...
Iñaki Mujika
We have vision
Nitaz esaten dutena
Sentsazioen ekaitz kontrolatua da: aztertu, hausnartu eta sufritu egiten du. Arduratsua eta lanarekin konprometitua, hurbila eta tratu atseginekoa lan egiteko eta egunero hobetzeko gogoak kutsatzea lortzen du. Komunikatzaile paregabea.
Deskribatzen nauen kolore bat
Pritonitoa: Pritonitoa asmatzeke dagoen kolorea da. Ameslarien, inkonformisten, sutsuen eta ezkertien kolorea da. Eguraldi onarekin, hausnarketa-uneekin, buru irudimentsuekin, artisautzako produktuekin eta jazzarekin du zerikusia. Desberdina, paregabea eta esklusiboa izateagatik nabarmentzen da. Gora pritonitoa!
Paula Duarte
We organise well
Nitaz esaten dutena
Emaitza bihurtutako teknika. Zailtasunen aurrean konponbideak aurkitzeko duen gaitasun apartarekin, Paulak ez dio beldurrik inongo proiekturi. Esperientziaren ahotsa eta pertsonifikatutako zentzua da, eta «funtzionatzen badu, zertarako aldatu»paradigmaren defendatzailea da.
Deskribatzen nauen kolore bat
Laranja: Laranja kolorekoa naiz ni eta nire ingurukoa, laranja kolorekoak dira nire odola eta nire arima, laranja kolorekoak dira nire aura eta nire argia, laranja kolorekoak dira nire amesgaiztoak eta nire ametsak, laranja kolorekoak dira nire entseina eta nire bandera, laranja kolorekoak dira nire pentsamenduak eta oroitzapenak. Laranja da kolorea.
Urko Benito
We develop websites
Nitaz esaten dutena
Hitzik behar ez duen hizlari handia, lehen saiakeran konpontzen du guztia. Informatikaren birtuosoa, ondo ezagutzen dute auzoan scrollaren eta web gune erabilgarrien defentsa sutsuarengatik. Aingeruek bezala egiten du dantzan.
Deskribatzen nauen kolore bat
Urdina: Itsasoaren, orekaren eta lasaitasunaren kolorea. Gure alderdi intelektualenaren kolorea. Nire baloreak: leialtasuna eta ezagutza.
Diego Besné
We like details
Nitaz esaten dutena
Gure ZEN diseinatzailea, oreka eta erabilgarritasuna bilatzen ditu. Fina da xehetasunetan, eta dotorea zein akatsgabea estiloan. Perfekzionismoa eta gustu ona, diseinuan berak parte hartzea bermea da.
Deskribatzen nauen kolore bat
Zuria: Diseinatzaile bezala, kolore bakarra aukeratzea oso zaila bazait ere, aukeratu behar izanez gero, zuria aukeratuko nuke... Izan ere, niretzat, ordena eta garbitasuna irudikatzen ditu, eta horiek oso balore garrantzitsuak dira diseinuan. Gainera, gutxiago gehiago dela pentsatzen duten horietakoa naiz…
Iñaki Iñarra
We create art
Nitaz esaten dutena
Bere, zure eta guztien lagunen laguna, seigarren zentzumena du harreman pertsonaletarako. Tamaina zein diseinatzeko gaitasuna handiak ditu, eta berrikuntzak eta soiltasunak nabarmentzen dituzte bere diseinu hausleak.
Deskribatzen nauen kolore bat
TxuriUrdin: Zoritxarrekoa, horixe ekartzen duena eta bezeroaren azken aldaketa zailena izan ohi denaren ustekoa. Nire ustez, nahikoa ezaugarri dira, aldi berean, Errealaren sufritzaile eta jarraitzaile leiala izateko. Hoberenerako eta txarrenerako gai.
Ander Aznar
We code innovation
Nitaz esaten dutena
Munduko herritarra, amaierarik gabeko energiaren gizona da, bizkorra, ausarta eta beti laguntzeko, irribarrea botatzeko eta dantza egiteko prest. Langile nekaezina izanda, ez dago gainditu ezin daitekeen oztoporik.
Deskribatzen nauen kolore bat
Beltza: Beltza kolore dotorea delako, eta nire lana ere halakoa izaten saiatzen naizelako. Nire lana itzalean garatu ohi dudalako. Nire umore-senaren kolorea delako. Gaua, Guinessa eta Johnny Cash gustatzen zaizkidalako.
Naikari Medina
We enjoy it
Nitaz esaten dutena
Arduraduna eta konprometitua, proiektu bakoitzean ahal duen esfortzu eta gogo gehien ipintzen ditu, beti prest dagoelarik gauza berriren bat ikasteko. Langile amorratua, ez du etsiko nahi duena lortu arte.
Deskribatzen nauen kolore bat
Gorria: Bizitasunaren, indarraren eta grinaren kolorea da, nire helburuak lortzeko tresnen kolorea. Zuzengabekerien aurrean dudan zorroztasuna deskribatzen du. Gorria, tenperamentua eta alaitasuna da. Gorria, mahaiaren inguruko goxotasuna eta lagunartea da. Nire barneko gorria da.
Ainhoa Otaño
We find solutions
Nitaz esaten dutena
Etxeko zaindaria da, dena martxan izateaz arduratzen da gu konturatu gabe. Primeran antolatzen ditu gauzak, eraginkorra eta oso disziplinaduna, ilusio handiz egiten ditu gauzak.
Abenturazalea da ere eta beti dago ikasteko prest.
Deskribatzen nauen kolore bat
Orlegia: Kolore honek argitasuna, freskotasuna eta armoniaren sentsazioak ematen ditu… mugarik gabeko bibrazio onak. Edozer gauzengatiko ilusioa, bait txikia hala handia izan.
Jon Aizpurua
We tailor solutions
Nitaz esaten dutena
Hizlari handi honek ez du bromak egiteko aukerarik galtzen; horregatik, bertsolaria izatea ez da kasualitatea. Lan egiteko duen gaitasunak, adoreak eta positibismoak edozer proiektu gauzatzea errazten dute. Gainera, Usurbilekoa dela eransten badiogu, emaitza Jon da.
Deskribatzen nauen kolore bat
Morea: Moreak oreka eta lasaitasuna mantentzen laguntzen dit. Sortzerakoan, indarra eta argitasuna helarazten dizkit, bizitzan ditugun etenaldiak, berritasunak eta ametsak islatzen dituen tonalitateei esker.
Imanol Yudego
We have experience
Nitaz esaten dutena
Lasaitasuna, pazientzia, egiten jakitea eta esperientzia pertsona bakar batean. Guztia kontrolpean izatearen segurtasuna: hori da berak egiten duena, hori da proiektuaren bermerik sendoena.
Deskribatzen nauen kolore bat
Urdin argia: Pantailaren aurrean hainbat ordu igaro ondoren, zeruaren urdina edo itsasoaren tonu ezberdinak ikusteak pentsatzen eta irtenbideak bilatzen laguntzen dit. Atsedenaldia hartzeak eta naturaz gozatzeak mahaigaineratutako beharrei irtenbide egokienak ematen jarraitzen laguntzen dit.
Amaia Zarzuelo
We shape dreams
Nitaz esaten dutena
Bulegora xalotasuna ekarri digun benjaminak hasiberrien su berezi hori du. Erronken zalea, gogotsua eta alaia, edozer gauzari aurre egiteko irribarrea du beti. Gaztetasunak ekartzen duen energia- eta ilusio izpi hori du.
Deskribatzen nauen kolore bat
Horia: Horia alaitasunaren eta zoriontasunaren kolorea da, eta halakoa izaten saiatzen naiz egunero. Horiak alde positiboa aurkitzen, ideia berritzaileak neureganatzen eta nire inguruko ikuspegi ezberdinak hobe ulertzen laguntzen dit. Eguzkiaren beroa eta indarra helarazten dizkit, eta energia hori jartzen saiatzen naiz egiten ditudan gauza guztietan.












Jarrai gaitzazu...